Hauek dira esukal eleberri modernoaren ezaugarriak:
- pertsonaia gatazkatsuak agertzen dira, lehenengoz, euskarazko narrazioetan.
- Europar literarturatik etorritako idazkera teknika berritzaileak erabiltzen dira.
- Istorikoak giro hiritarrean kokatzen dira.
- Euskara batua sortu zenetik, euskara eredu hori nagusituko da eleberri modernoetan.
Donostian jaio zen 1929. urtean eta 2012. urtean hil zen. Giro frankistan hazi arren, euskara ikasi zuen eta euskal idazle garrantzitsuenetariko bat da.
bere idea politikoak zirela eta, diktadura garaian askotan atxilotu zuten eta hainbat lekutan eskutatu zen adibidez Paris edo Belgika.
bera izan zen 1957. urtean euskal eleberrintzan modernitatearen mugarria ezarri zuena, Tradizionalismoarekin hautsi zuen Leturiaren egunkari ezkutua lanarekin.
Europako mugimendu existentzialistaren esparruan sartu zen bete-betean lan horrekin. Ez du zerikusirik baserri giroko eleberri tradizionalarekin. Giza horretako eleberrietan, narratzaileak hirugarren pertsonen erabiltzen du eta orogijale da. Eleberri existentzialetan lehenengo pertsona erabiltzen da.
haren lan batzuk hauek dira: Peru Leartzako, Elsa Scheelen, Haizeaz bestaldetik...
SAIZARBITORIA, (Donostia, 1944)
haren lan batzuk hauek dira: Peru Leartzako, Elsa Scheelen, Haizeaz bestaldetik...
SAIZARBITORIA, (Donostia, 1944)
Hauek dira haren ezaugarriak:
- Pertsonaien barne-bakarrizketek leku gehiago hartzen dute.
- Narratzailearen ahotsa ahuldu egiten da, eta elkarrizketa eta deskribapenak ezabatu
- Objetibotasuna. Kontalariek ez du iritzirik ematen
- Denbora. Gertakizunak ez dira kronologikoki aurkezten, batetik bestera jauzika.
- Elipsiak: esaldiak jatea, etenaldiak denboran.
- Egunero hasten delako, 1969
- Ehun metro, 1976
- Ene Jesus, 1976, kritika saria
- Hamaika pauso, 1995, kritika saria
- Biotz bi, hilobi bat, 1996, Kritika Saria eta 1997ko Zabalpen Saria
- Gorde nazazu lurpean, 2000, kritika eta esukadi sariak
- Gudari zaharraren gerra galdua, 2000
- Rossetti-ren obsesioa, 2001
- Bi bihotz, hilobi bat, 2001
- Kandinskyren tradizioa, 2003
- Martutene, 2012
Euskal literatura
Euskal literatura euskaraz egindakoa da, Euskal Herriko idazleek gaztelaniaz, frantsesez edo beste hizkuntza batez egindako produkzioa barne hartzen ez duena. Historikoki, XVI. mendeko bigarren zatira arte, literatura ahozkoa eta herrikoia izan da, eta ezaugarri horiek haren hasieran nabarmenak dira oso. Idatzizko literatura nahiko beriantarra da, batez ere inguruko erromantze hizkuntzekin alderatuta. Euskaraz soilik argitaratutako lehendabiziko liburua Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae da, 1545an argitaratua, euskal literaturaren hastapenetako idazki garrantzitsuena. Mende erdi geroago-edo argitaratu zen Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua, orduko euskara ikertzeko baliabide ezin baliotsuagoa zaigun arren, bere garaian eraginik gabekoa izan zela dirudi, dakigula 2004 arte ez baitzen argitaratu.
XVI. eta XVII. mendeetan, erlijio gaiak nagusitu ziren idatzizko literaturan; hala ere, baziren amodiozko poesia, gramatika, kronika, apologia-testuak, eta abar egiteko saioak ere. Bere historian zehar, euskal literaturak garatzeko oztopo handiak aurkitu zituen: bere euskararen aldaerek hizkuntz literario batua sortzea zaildu zuten, administratiboki inoiz hizkuntza ofiziala ez izatea, eliteen amultsutasunik ez eta, batez ere, XVIII. mendeko hasieratik aurrera erabileraren debekua administrazioan eta hezkuntza arloan. Frankismoan debekua gogorragoa zen, eta publikoki euskara erabili zutenek gorriakikusi zituzten.
Ezaugarri nagusiak
Euskararen izen-galtzeak bete-betean ukitu zuen euskal literatura, hori batez ere tematikan eta lengoaiaren erabileran nabaritzen da. Horrexegatik lehendabizikoz argitaratutako liburuan euskararen aldeko aldarrikapena eta euskal idazleei ama hizkuntza erabiltzeko gonbidapena zen. Aipatzekoa da aita Larramendiren jarraitzaileek zenbait mende geroago tematika bera erabiltzea. Hurrengo belaunaldiak, erromantizismoarenak, euskarari eta euskal literaturari lehenengo bultzada handia eman zien: Peru Abarka eleberri kostunbrista argitaratuz eta Iparragirre, Bilintx edo Agosti Xaho idazleak, besteak beste, sortuz.
Erromantizismoa zela kausa, jakintsu, pentsalari eta idazle atzerritar batzuek (tartean Wilhelm von Humboldt, Luis Luziano Bonaparte, Hugo Schuchardt, Wentworth Webster, Victor Hugo edo George Borrow) ordurako ahoz mantendutako euskal mito eta kondairak biltzeari ekin zioten. Hain izan ziren onak haien prozedurak eta mapak, ezen gaur egun ere erabiltzen baitira.
XIX. mendeko bukaeran, Eusko Pizkundea Sabin Aranaren abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren hedapenaz batera etorri zen. Hego Euskal Herriko lau foru aldundiek Eusko Ikaskuntza sortu zuten, horrek beste jarduera batzuen artean, Euskaltzaindia sortu zuen. Anton Abbadiak euskal literatura bultzatzeko asmotan lore jokoak asmatu zituen. Orduan, hizkuntza batzeko lehendabiziko saiakerak egin ziren, nahiz eta proposamenak baino ez izan. Espainiako Gerra Zibilak mugimendu kultural horren desagerpena ekarri zuen: idazle eta intelektual batzuk, adibidez Aitzol edo Lauaxeta fusilatu zituzten, euskaltzale askok Ipar Euskal Herrira edo Amerikara ihes egin zuten babes bila edo Elizan ziren. Euskara 1960ko hamarkadara arte debekatu egin zuten eta argitarapenak kontrol zorrozpean izan ziren.
Arantzazuko Biltzarrean (1968) berriro hasi ziren euskara batzeko proposamenak. Euskararen aldeko mugimendu kulturalek, ikastolek edo Ez Dok Amairu taldeak hizkuntza literarioaren eraberritze prozesua bultzatu zuten. Antzinako idazleen kostunbrismoa, abertzaletasuna eta puritanismoa bertan behera utzi zituzten eta Europan modan zeuden literatura mugimenduei hurbildu ziren. Jon Mirande, Ramon Saizarbitoria eta Txillardegik literatura erlijiosoaren patroi zurrunak hautsi eta Europara eraman zuten euskal literatura. Era berean, bertsolaritzak urrezko aroa bizi izan zuen. BigarrenEusko Pizkundearen idazle nagusiak Bernardo Atxaga, Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia eta abar izan ziren. Horiek guztiek gai askotarikoak erabili, teknikak berritu eta euskara batua finkatu zuten.
Ezaugarri komunak
- Euskara
bezalako hizkuntz ofizialgabe, batu gabe eta izen galdua erabiltzen du.
- latinezko
tradizioaren ondorengoak diren erromantze hizkuntzetaz ari diren estatuen
artean jaioa da.
- Bere helburu
nagusia hezkuntza erlijiosoa zen kristautze berantiarragatik[4]
edo protestantismoen agerraldiengatik.
- Poesiak,
bertsolaritzaren
eraginez, prosa baino eragin handiagoa izan du.
- Inprimategiarekin
arazoak izan ditu.
- Bere ikerketa
nahiko berria da (XIX. mendeko bukaera).
Historia
Beste hizkuntzetan ez bezala, euskal literaturaren deborazko banaketa ez du parekorik Europako mugimenduekin erromantizismo arte, batez ere, Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriak bere historia propioa dutelako eta bien artean txandaketa bat sortu zelako, hau da, alde bateko idazleek beste aldera ihesi zuten bere lana jarraitzeko, adibidez, Frantziako Iraultzan edo Espainiako Gerra Zibilean. Hau da Ipar Euskal Herriko literaturan pizkundea asko zor zion Gaztelako Erresumak hasitako euskararen aurkako kanpainari eta, alderantziz, Espainiako Ilustrazioa.
Euskaraz idatzitako lehendabiziko hitzak, balio literariorik gabekoak, Akitaniako hilarrietan aurkitutako izenak dira: Sembe (gaur egungo euskaran, «seme»), Cison («gizon»), Nescato («neskato»), Anderexo («andere, andre»), Bihox («bihotz») eta abar. Erdi Aroan, Donemiliaga Kukulako glosetan Izioqui dugu eta Guec ajutu ez dugu hitzak ageri dira.
Lapurdiko espioi batek Filipe II.a Espainiakoari Frantzisko Xabierkoak bere amari eta frai Joan Zumarraga Mexiko Hiriko apezpikuak arrebari euskaraz idazten zietela esan zion.
Euskara testu literario batean lehenengoz 1542an François Rabelaisek erabili zuen.
Erresiak
Lehendabiziko zeharkako ahozko literaturaren aipamenak 1452ko Bizkaiko Foru Zaharrean
agertu ziren. Honek emakumeei libelo sutsu moduko koplak abestea debekatu zuen.
Kopla hauek hileta-kantak edo eresiak
ziren. Hileta-elizkizunetan eta gaubeilan erostatzaileek (Foru Zaharrean profazadas) bertsoak moldatzen
zituzten jendearen aurrean. Horiek, Lekuona edo Koldo
Mitxelenaren aburuz, bertsolari mutuak ziren
Orduko kronistek mota honetako
kopla asko bildu zituzten, batzuek herri tradizioan luzaroan zirauten eta beste
asko transkribatuak ziren, adibidez:
- Milia Lasturkoren eresia (XV. mendea)
- Errodrigo Zaratekoaren eresia (XV. mendea)
- Pedro Abendañoren kanta (1443)
- Martin Bañezen eresia (1464)
- Ahetzeko anderearen
hirugarren kanta (1425)
Baladak
Arrasateko atea, zutik zirauen gutxienetariko
bat Nafarroako Gerra Zibilaren osteko sutearen
ondorioz
Baladak edo erromantzeak mota askotako gaiak (hilak, batailak, suteak, amodio eta desleialtasuna, eta abar) jorratzen zituzten beti epika arloan. Herri literaturak sortuak ziren eta oroimenak ekarri zigun gaur egunera arte. Zaila da esatea noizkoak diren balada hauek, nahiz eta batzuek ekintza historikoak (1448ko Arrasateko sutea) edo benetako pertsona famatuen bizitza (Bereterretxeren kantorea) jorratzen duten. Gainera, daukagun transkripzioak mende ezberdinetakoak eta euskalki ezberdinetakoak izan ohi dira.
Egile ezezagunekoarenak izanda, ziur asko orduko koblakariek eginak ziren; koblakarien ohitura XIX. mendean Etxahun, Jose Maria Iparragirre edo Joan Ignazio Iztuetak mantendu zuten. Balada nagusiak honako hauek ziren:
- Ahetzeko anderearen
lehenengo eta bigarren kanta (1425)
- Bereterretxeren kantorea (XV. mendea)
- Bretainiako kantorea (XV. mendea)
- Arrasateko erreketa (1448)
Lehendabiziko
liburuak
Sakontzeko,
irakurri: Bernart Etxepare, Joanes
Leizarraga, eta Joan Perez de Lazarraga
XVI. mendetik, gaur egun, zortzi dira euskal idazlan ezagunak: zazpi liburu inprimatu eta eskuizkribu bat (Lazarragarena). Zortzi horietatik biren originalik ez dugu, gainera.[8] Adituen ustez agian noizbait luzatu ahalko den zerrenda labur horren egiletzat ageri zaizkigu euskal literaturako lehendabiziko idazleak; eta, haien artean gailen, Bernart Etxepare, Joan Perez de Lazarraga eta Joanes Leizarraga.
Estreinako euskal idazlea dugun Bernart Etxeparerengan, XII. eta XIII. mendeetako proventzar literaturaren eragina nabari da. Honek 1545an Linguae vasconum primitiae argitaratu zuenean bertsolaritzaren ereduak erabili zituen lau gai nagusiak lantzeko: erlijioa, amodioa, autobiografia eta euskararen gorespenak. Hurrengo mendean, Oihenartek bere L'art poétique basque liburuan Etxepareren moduko beste poeta bi bazirela aipatu zuen: Joan Etxegarai —pastoralen egile— eta Arnaut Logras.
Joan Perez de Lazarragak bere eskuizkribua utzi zigun, 1567tik 1602ra bitartean idatzia eta 2004an agertua. Gorteko lirika tradizionalaren, artzain eleberriaren eta euskal eredu tradizionalen eragina du. Lazarragak prosa eta poesia batzen ditu, antzinako Arabako euskalkia erabilita.
1562an idatzi zen ezagutzen den euskarazko lehen hiztegia, Nicolao Landuchio italiarrak Gasteizen sortua adituen ustez, hiru euskaldunen laguntzaz. Arabako euskararen lexikoa ikertzeko idazki bakanetakoa da, Lazarragaren eskuizkribuarekin batera.
Joanes Leizarragak lan ikaragarri egin zuen Biblia euskaratzen: euskara batua bilatu zuen hiztun guztiek uler zezatela eta euskara jasoa erabili zuen, ordurako ezezaguna euskal literaturan. 1571ean, Arroxelan hugonoteen hiriburua argitaratu zuen.
Historikoki aro aztoratua batean bizi ziren. Aita Sainduak Fernando II.a Aragoikoaren alde egin zuen Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditu zuenean. Hori zela eta, Nafarroako Joana II.ak seigarren merindadera ihes egin behar zuen eta hantxe protestante bihurtu zen. Bitartean, Bizkaiko Foru Zaharrak euskal biztanle guztiak kapare bihurtu zuen, Ahaide nagusiak hor zeuden arren.
XVII. mendeko literatura erlijiosoa
Katolizismoak
Aro modernoko
literatura
erabili zuen Kontrarreforma eta, era berean, literatura
mugatu. Iraultza kulturala batez ere Lapurdin
gertatu zen, orduko Euskal Herriko eskualde aurreratuena zelako.
Bere helburu nagusia herri xumea irakatsi zenez, bai poesia bai
prosa berbaren gertu ziren; prosa sermolarien erretorikaren gertu eta poesia bertsolaritzaren
gertu.
Trentoko Kontzilioaren helburuak finkatu nahian, hau da herria bere ama hizkuntzan kristautasunean hezi, Axular eta inguruko elizgizonek idatzizko euskararen oinarriak finkatu ziren. Hori esker, bere kontrakoek ere euskarak haiekin duen zorra aitortzen dute.
Batzuen ustez, kristau dotrina hedatzeko itsumena Euskal Herriko kristautze berantiarren ondorioa da, hala nola aita Barandiaranek. Hala ere, bazeuden Arnaud Oihenart edo Piarres Etxeberri bezalako idazle sekularrak, hurrengo mendeetan beste idazle euskaldunek hartuko duten bidearen esploratzaileak.
Batzuen ustez, XVII. mendea Axularrena da, besteentzat, berriz, Sarako Eskolarena. Era berean, eztabaidan dago Sarako Eskola benetako mugimendu literarioa zenentz. Ziur asko, garai horretako idazle gehienek elkar ezagutu zuten, adibidez, Bertrand Etxautz, Baionako apezpikuak argitaratu zenetik 43 urte geroago Gero goresten du eskutitz batean. Axularrek berak bere liburuaren hasieran "konpañia on batean, euskaldunik baizen etzen tokian" esaten du. Erraza da pentsatzea Lapurdi bezalako eskualde txikian inguruko elizgizon, mediku eta abokatuek elkar ezagutu zutela. Horrela euskaldunberri bi (Esteve Materre eta Silvain Pouvreau), poeta bi (Joanes Etxeberri eta Bernard Gazteluzar) eta itsasgizon bat (Piarres Etxeberri) agertu ziren.
Mende honetan, Pedro Agerre "Axular" (1556-1664) bizi zen. Liburu bakarra idatzi arren, Guero, bi partetan partitua eta berecia (1643) eragin handia izan zuen. Axular oratorian aditua zela nabaritzen da eta liburuaren edukia atsotitz bakar batean laburtu daiteke: "Gero dioenak bego dio".

XVIII.
mendeko aldaera
Aipatu dugunez, euskal literaturan historia, aldaeren historia izan da eta mende berriak Hegoaldera eraman zuen euskal literaturaren ardatza. XVIII. mendeko idazle nagusia aita Larramendi jesuita eta euskaltzale sutsua izan zen. Hark, askotan gaztelania erabili arren, De la antigüedad y universalidad del bascuence en España (Salamanca, 1728) edo El imposible vencido (Salamanca, 1729) bere liburuei esker inguruan eskola bat sortu zuen, euskal literatura bultzatzeko. Garaikide izan zituen Joanes Etxeberri, Agustin Kardaberaz, Sebastian Mendiburu eta Peñafloridako kondea.
Ilustrazioaren ideiek Hego Euskal Herrira Literaturan ez ezik zientzia guztietan ere pizkundea eraman zuten: Euskalerriaren Adiskideen Elkartea edo jadanik existitzen zen Oñatiko Unibertsitatea berpizten.
XIX. mendeko erromantizismoa
Sakontzeko,
irakurri: Hego Euskal Herriko narratiba XIX.
mendean eta Ipar Euskal Herriko literatura XIX.
mendean
XIX. mendearen hasieran, euskal literatura, hizkuntzalaritza edo antropologia ez bezala, beheraldian zegoen, hala ere, Europatik zetorren erromantizismoak eta, politika aldetik, foruen desagerpenaren aurkako mugimenduak bultzada handia eman zion euskal literaturari. Euskaltzaletasuna eta, gero, abertzaletasunak erromantizismo eta kostunbrismo ekarri zizkioten euskal literaturari. Euskalki guztiek idazle aipagarriak zituzten, adibidez:
- Bizkaieraz:
Juan Antonio Mogelek euskaraz
eginiko lehenengo eleberria idatzi zuen (Peru
Abarka), Frai Bartolome Madariaga, Pedro Antonio Añibarro, Jose Antonio Uriarte eta Evaristo Bustintza Kirikiño.
- Gipuzkeraz:
Juan Bautista Agirre, Jose Ignazio Gerriko,
Frantzisko Inazio Lardizabal,
Joan Ignazio Iztueta, Bizenta
Mogel, Krispin Beobide, Jose Maria Iparragirre eta Bilintx.
- Nafar-lapurteraz:
Jean
Hiriart, Agosti Xaho, Joan Piarres Duvoisin, Grazian
Adema, Joan Batista Elizanburu eta Mitxel Elizanburu.
- Ekialdeko nafarreraz: Frantzisko Laphitz eta Joan Batista Artxu.
XX. mendeko Euskal Pizkundea
1919an, Eusko
Ikaskuntzak aurrea hartu zuen eta lau foru
aldundiek dirua jarri zuten Euskaltzaindia
sortzeko. Bere helburua euskararen ikerketa eta sustapena bultzatzea zen. Bere kideak,
euskaltzainak, herrialde guztietakoak eta ideologia guztietakoak izan behar
ziren, batez ere abertzale eta foruzaleak. Garai hartan, idatzizko euskara
batzeko eztabaida egon zen. Euskara batzearen aldekoek indar handirik ez zutenez eta bide
bakarra hautatu ez zenez, proposamena gerorako utzi behar zen.
Hala ere, askotan, XX. mendeko hasierako argitalpenetan eragin handi izan zuen balizko hizkuntz barneko logika aplikatzeko euskal morfologia eta jokoa aldatzen zuen teoriak. Idazle askok, purista zintzoek, antzinatik latinetik eta inguruko erromantze hizkuntzetatik hartutako maileguak utzi eta neologismo edo batek daki nondik hartutako hitzak erabili zituzten. Horrela, euskara euskaldunentzako ulergaitza volapuk moduko hizkuntza bihurtu zen: euzkera barria honek ez zuen hedapenik. Luzaroan iraun duten lanak klasikoak irakurri dituzten idazleenak ziren (zenbait seta izan arren): Resurreccion Maria Azkue, Orixe, Xabier Lizardi, Lauaxeta, Txomin Agirre eta Jean Etxepare hurrenez hurren. Aipagarriak Enrike Zubiri, Pablo Fermin Irigarai eta Salbatore Mitxelena saiakera-egileak eta Jose Manuel Etxeita, Augustin Anabitarte eta Tomas Agirre eleberri-egileak ere badira.
Normalean, euskal literatura eta artearen egoera Ipar Euskal Herrian Hego Euskal Herrian baino hobea izan da, iparraldekoek euskara idazteko eta irakurtzeko ohitura handia izan dutelako. Hori zela eta, 1887an Eskualduna astekaria Baionan agertu zen, bertoko idazleei kazetaritzaren lotsabako tankera emanez. J. Blaise Adéma euskaltzainak, Jean Hiriart-Urruty eta Jean Etxeparek hantxe argitaratu zuten. Ideologikoki xurien alde egin zuen eta 1941ez geroztik, Vichyko erregimenaren alde, eta epe honetan nazismoaren aldeko idazkiak argitaratu zituen. 1944an alemaniarrak garaitu ostean, frantziar agintari berriek Eskualduna itxi zuten, kolaborazionista izateagatik. Piarres Lafittek zuzenduriko Herria aldizkariak hartu zion lekukoa Iparraldeko euskal kazetaritzan; gaur egun arte, Baionan argitaratzen jarraitu da. Hegoaldean, Arturo Campion eta Damo Intza aipatzekoak ziren ere.
Garai hartako libururik interesgarrienak Xabier Lizardiren Biotz-begietan (sinbolista eta intimista) eta Nikolas Ormaetxearen Euskaldunak (artzai-literatura) poesiak eta Txomin Agirreren Kresala eta Garoa (eleberri-kostunbristak) ziren.

XX. mendeko bigarren euskal pizkundea
Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, euskal literatura une latzak bizi zen. Argitaratu zituzten lehendabiziko liburuak Telesforo Monzonen Urrundi (1945 Mexiko Hirian) eta Salbatore Mitxelenaren Arantzazu (1949 Guatemalan).
1950eko hamarkadaren bukaeran, idazle-belaunaldi berria jaio zen, tartean Gabriel Aresti. Honek Harri eta herri (1964) bere liburuan Europan modan zegoen gizarteko poesia jorratu zuen. Bere garaian libururiak salduena zen eta euskal herriaren isla berria erakusten zaigu: jadanik Orixeren Euskaldunak baserri-euskal herria aldendu eta "euskal hiria" sortuz. Arestik gaztelaniaz idatzi zuten euskal poetak zituen lagun, Blas de Otero edo Gabriel Zelaia, konpromiso sozial bere zutelako. Era berean, antzerkiari ekin zioten talde batzuekin edo Ez Dok Amairu, "Euskal Kantu Berria" izeneko mugimenduaren sortzaileekin ere harreman estuak izan zituen.
Eleberriei buruz, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) lehendabiziko euskal eleberri modernoa da, existentzialismo ereduak jarraitzen duena. Gero Ramon Saizarbitoriaren Egunero Hasten delako eta Ehun Metro (Nouveau Roman mugimenduaren eragina dutenak) eta Anjel Lertxundi agertu ziren.
Behin frankismoaren garaiak pasata, euskarazko argitaletxeak joritu ziren urtero 1.500 titulu argitaratzen, eta 300 idazle inguru izanda. Euskal literaturaren urrezko aro honetan, lehendabizikoz Euskal Herritik kanpo arrakasta izan duten idazleak agertu dira: Bernardo Atxaga (Obabakoak edo Behi euskaldun baten memoriak) edo Unai Elorriaga (SPrako Tranbia).
No hay comentarios:
Los comentarios nuevos no están permitidos.